Martxan da Zestoako Trenen V. Topaketa. 10:00etan hasita, hamabost bat miniaturazko makina elkartu dituzte Iraetako futbol zelaiaren ondoko zirkuituan. Lurrun tren txikiak, elektrikoak... aukeran eta izango dira 19:00ak arte, ikusteko nahiz gainean eseri eta zirkuituari buelta batzuk emateko.
Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Espainiako tren triki jabeak eta gidariak elkartu dira gaur Iraetako Trenak Elkarteak eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatutako topaketan. Hona hemen, goizeko argazkiak: