Zestoako Txoko Feministako kideak apainketa lanetan aritu ziren atzo gauean, eta gaur goizean koloreztatuta esnatu da herria. Izan ere, ekainaren 28a da gaur, LGTBI+ kolektiboaren harrotasunaren eguna, eta aldarrikapenarekin bat egin nahi izan dute talde feministako kideek. Hain zuzen ere, harro daudela adierazi dute gaurko egunez, eta aske maitatzeko aldarria egin dute.
(Zestoako Txoko Feminista)