Bi autok talka egin dute gaur goizean, 09:30 inguruan, Zestoan. GI-631 errepidean gertatu da ezbeharra, Iraeta parean, Zumarragarako noranzkoan. Pertsona bat zauritu da istripuan, baina Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ez dago larri. Anbulantzia bertaratu da gunera, eta lan publikoetako beharginak joan dira ingurua garbitzera. Auto ilarak sortu dira, eta Ertzaintza ari da trafikoa bideratzen.