Pirinioetara txangoa antolatu du Zestoako Agiro Mendi Klubak

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 27a

Uztailaren 6tik 7ra izango da Zestoako Agiro Mendi Klubak Pirinioetara antolatutako txangoa, eta izena eman nahi duenak uztailaren 3a, asteazkena, baino lehen egin beharko du 665-75 69 52 telefonora deituta; pertsonako 80 euro ordaindu beharko da izen-ematea.

Aragoiko (Espainia) Pirinioetara txangoa antolatu du Zestoako Agiro Mendi Klubak uztailaren 6 eta 7rako, eta irteeran parte hartu nahi duten herritarrek izena eman dezakete dagoeneko 665-756 952 telefonora deituta; 80 euro ordaindu beharko da ibilaldia pertsonako. Uztailaren 3a, asteazkena, izango da izena emateko azken eguna.

Larunbat goizean abiatuko da txangoa Zestoatik, eta arratsaldean, Gallego ibaian rafting-a egingo dute. Gauean Riglos herriko aterpetxean pasako dute gaua, eta igandean, Jaka inguruan zeharkaldia egin ostean, Zestoara itzuliko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide