Iraetako Trenak Elkarteak, beste urte batez, trenen topaketa antolatu du. Datorren larunbatean, hilak 29, hainbat tren ikusteko aukera izango da 10:00etatik 19:00etara bitartean, Iraetako futbol zelaiaren alboko tren zirkuituan. Hainbat lekutako trenak izango dira ikusgai topaketan; besteak beste, Gipuzkoatik, Bizkaitik eta Nafarroatik helduko dira trenak. Nazioartetik ere iritsiko dira trenak, hala nola Valentziatik, Bartzelonatik eta Zamoratik. Trenen topaketara bertaratzen diren herritarrek horietan ibiltzeko aukera izango dute euro baten truke.
Bosgarren aldiz antolatuko dute aurten trenen topaketa Iraetako Trenak Elkarteak eta Zestoako Udalak elkarlanean. Joan den urtean hainbat herritar gerturatu ziren Iraetara, eta giro ederra nagusitu zen bertan.