Argindar-eteteak izango dituzte bihar, asteazkena, Zestoako herriguneko hainbat auzo eta kaletako eraikinetan.
Goizean zein arratsaldean moztuko dute argia, ordu erdiz bi aldietan, eta ordutegi ezberdinetan, zonaldearen arabera. Horrela, 08:30etik 09:00etara eta 16:00etatik 16:30era kenduko dute argia Portale, Idiazpi, Erdikale, Gesalaga, Ariztondo, Zubimusu, Herri Eskola eta San Juan inguruko eraikinetan; eta 09:15etik 09:45era eta 16:45etik 17:15era, berriz, Arteaga auzunean, Euskal Herria plazan, anbulatorioan, Uztapide plazan, kiroldegian eta Kultur Etxean.
Mapa hau zabaldu du Zestoako Udalak, argindar-eteteak eragingo dituen zonaldeak irudikatzeko: