Doinu eta melodia ezagunak entzun ahal izango dira ostiralean, ekainak 28, Zestoako Euskal Herria plazan. 22:30ean hasiko da Zestoako Musika Bandak eta Tolosako Arimaz Kamera Orkestrak emango duten kontzertua, eta besteak beste, Harry Potter, Bohemian Rhapsody edo Ben Hur filmetako soinu bandak entzun ahal izango dituzte herritarrek.