Zestoarrek ere urteko egunik luzeena jai giroan ospatu zuten atzo, igandea. 22:30ean piztu zuten San Joan sua herritarrek; herriko gazte eta helduak dantzan ibili ziren suaren bueltan, eta txistulariek girotu zuten iluntzea. Sua apur bat baretu zenean, berriz, herritarrek beraien gauzak sutan erretzeko aukera izan zuten, eta hainbat gaztetxok eskolako paperak erretzeko aprobetxatu zuten San Joan sua.
Hona hemen Zestoako San Joan suko argazki bilduma: