Zeramika egiteko Raku Japoniako teknika lantzen irakatsiko du Txiki Agirre Keixeta artista zumaiarrak Zestoa eta Deba arteko Endoia auzoan. Itziarko Auzo Udalak antolatuta, ekainaren 27tik uztailaren 13ra bitartean hiru saio eskainiko ditu margolari eta eskultoreak, eta interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena ikastaroan, 645 71 46 33 telefono zenbakira deituta (Arantza). 14 utetik gorakoek hamar euro ordaindu beharko dute izen ematea, eta adin horretatik beherakoek doan jasoko dituzte eskolak.
Lehenengo saioa hilaren 27an izango da, eta egun horretan labean sartzeko piezak egingo dituzte. Uztailaren 4an, berriz, egindako piezak egosiko dituzte eta esmaltea emango diete. Lehen bi saioak 17:00etatik 20:00etara bitartean izango dira, baina hirugarren eskolak ez du ordutegi finkorik izango. Izan ere, uztailaren 13an, azken saioan, Rakuak labean sartuta izango dituzte egun osoan zehar.