Kirol udalekuen inguruko bilera egingo dute ostiralean Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 19a

Ikasturtea amaitzeaz batera, udalekuak ate joka datoz eskualdeko hainbat herritan. Zestoan, kirol udalekuetan izena eman duten haurren gurasoekin bilera egingo dute antolatzaileek ostiralean, 17:30ean, Gaztelekuan. Bertan, udalekuen inguruko xehetasunak azalduko dituzte arduradunek, eta gurasoek udalekuen inguruan dituzten zalantzak argitu ahal izango dituzte bileran. Xehetasun gehiagoren berri izan nahi duenak,  685 758 149 telefonora deitu dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide