Oihane Vicente, Aritz Alustiza eta Amaia Aranzabal bergararrek osatzen duten Ertzak musika taldearen kontzertua izango da datorren igandean, ekainak 23, 19:00etan, Zestoako Portale kulturgunean. 2017. urtean sortu zuten bergararrek folk musika oinarri duen musika taldea, eta joan den urtean ikusi zuen argia Gaur diskoak, Ertzak taldeak autoekoiztutako lehen lanak. Igandeko kontzertuan, haien lehen diskoko kantuak entzun ahal izango dira.