Amurriock musika lehiaketaren bigarren edizioaren finala izan zen joan zen ostiral gauean, Amurrioko plazan (Bizkaia), eta Rodeo Zestoako taldeak lehen saria irabazi zuen Rock-Metal kategorian. Zestoako laukoteak 700 euroko diru saria eskuratu du garaipenarekin.
Burubio kultur elkarteak eta Amurrioko Udalak bigarrenez antolatu dute musika lehiaketa, eta bi kategoriatan banatuta jokatu dute txapelketa: Rock-Metal eta Pop eta beste estiloak. Rock eta metal doinuak lantzen dituzten taldeen multzoan, Sonic Free Station Bizkaiko taldearekin batera iritsi zen Rodeo finalera.