240 lagunek parte hartu dute Zestoako XIX. Ibilaldi Neurtuan

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 17a

Zestoako Agiro mendi elkarteak udalaren laguntzarekin antolatuta, XIX. Ibilaldi Neurtua egin zuten atzo, igandea, inguruko mendietan zehar. Giro paregabea lagun zutela, 240 lagunek parte hartu zuten ibilaldian, eta horiek bi ibilbide izan zituzten aukeran: 28 kilometrokoa edo 19koa. Ibilbide luzea egin zutenek, Endoiako gurutzea, Arroagoia, Presalde, Otzarreta gaina, Aittola, Kakute, Triku Sakona eta Agitta zeharkatu zituzten, besteak beste; motza aukeratu zutenak ere Endoiako gurutzea, Arroagoia, Presalde eta Otzarreta gainetik igaro ziren, baina handik Sastarraingo bidea hartu zuten gero. Parte hartzaile bakoitzak kamiseta bat jaso zuen ibilaldiaren amaieran.

Ikusi Agirok ateratako atzoko argazkiak, hemen:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide