Mugikorreko GPSaren bidez mendian orientatzeko ikastaroa antolatu du Agirok

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 12a

Telefono mugikorraren GPSak ematen dituen baliabideak erabiltzen ikasteko tailerra antolatu du Agiro mendi klubak uztailerako. Uztailaren 2an, 4an eta 6an izango da ikastaroa, eta lehen bi egunetan, 19:45etik 21:45ra bitartean eskainiko dituzte eskolak. Uztailaren 6an, berriz, 09:00etatik 14:00etara bitartean eskainiko dute.

Ikastaroaren helburua da mugikorreko PGSaren bidez mendian orientatzea, eta horretarako, OruxMaps aplikazioa erabiliko dute mugikorrean Android sistema dutenek. Gehienez, 12 lagunek parte hartu ahalko dute ikastaroan, eta horiek hilaren 28ra bitartean eman dezakete izena, 610 68 37 23 telefonora deituta. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide