Nerea Mendizabal psikopedagogoak Elkarrekin hazi liburua aurkeztuko du bihar, asteazkena, 19:00etatik aurrera, Portale kulturgunean. Komunikazio ez bortitza izan du hizpide zestoarrak lan horretan, eta seme-alabekin bat egiteko gurasoei zuzendutako hainbat ariketa izango ditu hizpide saioan. Azken urteetan ikastaroetan, guraso eskoletan nahiz bizitza pertsonalean ikasitakoa jaso du Mendizabalek liburuan.