'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua egingo dute ostiralean Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 10a

Datorren ostiralean, ekainak 14, bertso saio musikatua egingo dute 19:00etan Zestoako udaletxeko arkupeetan. 'Ez da kasualitatea' bertso saioko gai jartzailea Amaia Agirre bertsolaria izango da, eta Miren Artetxe, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi bertsolariek kantatuko dute saioan.

Miren Artetxe, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi bertsolariak igoko dira Zestoako udaletxeko arkupeetako oholtzara datorren ostiralean, ekainak 14, 19:00etan hasita egingo den bertso saio musikatuan. Amaia Agirre bertsolaria izango da saioko gai jartzailea, eta bi musikarik jarriko diote musika ekitaldiari. 

Ez da kasualitatea bertso saio musikatua umorea, jolasa, gogoeta, emakumeen arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa da, antolatzaileen arabera. Haiek diotenez, ez da "kasualitatea" bertso saio bateko bertsolari guztiak eta gai jartzailea emakumeak izatea; saioko parte hartzaile guztiak emakumeak izatearen atzean "intentzio bat" dagoela diote, eta saioaren helburua horrelako ekitaldiak noizbait "edozein egunetan" eta "pentsatu gabe" egitea da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide