Zestoako Udalak eta Ekoguneak antolatuta, baratzean erabil daitezkeen produktu ekologikoen eta estraktuen inguruko tailerra izango da asteazkenean, ekainak 12, Iraetako baratzeetan. 18:00etatik 20:00etara egingo dute ikastaroa, eta doan izango da. Horrez gain, Furgobaratza izango da Iraetan; hilean behin joaten da Furgobaratza Gipuzkoako Baratze Parkeetara, eta baratzekideei aholku teknikoak eta gomendioak eskaintzeaz gain, landare eta produktu ekologikoak herritarren eskura jartzen ditu.