Ane Etxezarretak eta Saioa Iriartek irabazi dute Zestoako IX. Trikitilari Gazteen Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 8a

Olaberriara eta Villabonara joan da Zestoako IX. Trikitilari Gazteen Txapelketaren lehen saria, Ane Etxezarretaren eta Saioa Iriarteren eskutik. Dozenaka ikus-entzule elkartu dituzte trikitilari gazteek Aizarnako plazan, gaur bertan ospatu duten Pazko Festaren barruan egin baitute txapelketa.

Eider Garro eta Araitz Elizalde hernaniarrentzat izan da bigarren saria, eta etxean gelditu da hirugarrena, Nerea Lopetegiren eta Leire Urangaren eskuetan; Zestoako bikote onenaren saria ere eskuratu dute, modu horretan, Lopetegik eta Urangak. Guztira, zazpi bikotek parte hartu dute txapelketan. Sailkapeneko hiru aurrenekoekin batera, Julen Labaka errezildarra eta Garazi Larrañaga azpeitiarra, Intza eta Maria Illarramendi zestoarrak, Iraia Arteaga urrestildarra eta Nahia Dorronsoro bidaniarra, eta Ane Urbieta eta Iraia Korta zestoarrak igo dira Aizarnako oholtzara.

Hemen, txapelketan hartutako irudiak:

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide