Zestoako Itxaropena dantza taldeak ikasturte amaierako ikuskizuna eskainiko du gaur, ostirala, kiroldegian. Kantauri, itsasoaren indarra izena jarri diote dantza taldeko kideek gaur 22:00etan estreinatuko duten emanaldiari, eta hainbat dantza ikusteko aukera izango dute saiora joaten diren herritarrek. Guztira, 90 bat dantzarik eta musikarik parte hartuko dute ikuskizunean. Emanaldia doakoa izango da.