Zestoako Agiro mendi elkarteak gaztetxoei zuzendutako BTT irteera antolatu du zapaturako, hilak 8. Irteeran 12 eta 16 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute, eta interesa dutenek ostiraleko 21:00ak baino lehen izango dute izena emateko aukera, kiroldegira joanda edo 665 75 69 52 telefono zenbakira deituta. Zapatuan, 10:00etan irtengo dira txirrindulariak, gurutzetik.