2019ko Zestoako Txokoko Txapelketa hasi zen atzo, astelehena, Gurutzeaga pilotalekuan, eta hiru partida jokatu zituzten atzoko saioan. Hamalau bikote lehiatuko dira guztira txapelketan, eta bi multzotan banatu dituzte parte-hartzaileak. A taldean, bikote hauek arituko dira: Muno eta Josu, Irure eta Liam, Urtzi eta Aitzol, Txapei II eta Txapei III, Jantxi eta Kixkurra, Adonis eta Andoni, eta Oier eta Pablo; B taldean, berriz, Julen eta Salegi, Mikel eta Jon, Aritz eta Aitzol, Valor eta Arantzeta, Jokin eta Manex, Ander eta Hektor, eta Arrita eta Xela lehiatuko dira.
Joan den urteko Txokoko Txapelketaren finala Adonis Gelisek eta Jon Mirandak irabazi zuten Joseba Eizagirre eta Igor Eizagirreren aurka.