Ostegunetik asentzioak ospatzen ari dira Zestoa eta Deba arteko Endoia auzoan. Eguraldia lagun, gaur goiz partean, meza nagusia, Itziarko dantza taldearen emanaldia eta Iago Magoren magia ikuskizuna izan dituzte. Endoiako plazan jendea adin guztietako jendea bildu da, dantzarien eta magoaren ikuskizunak jarraitzeko. Dantzari txikiek Maddalen eta Jagoba trikitilariek eta txistulariek lagunduta egin dituzte hainbat euskal dantza. Segidan, auzoko aretoan, mago azpeitiarrak ikuskizuna eskaini du.
Asentzio festak gaur iluntzean bukatuko dituzte Endoian. Baina, bitartean, izango da festetako beste hainbat ekitaldi: 14:00etan, auzo bazkaria; 17:30, herri kirol erakustaldia ; eta 19:00etan, Lopene ganadutegiko zezenak. Eguraldia lagun, festarako egun aproposa dute gaur Endoian.