Urbiara irteera antolatu du Agiro mendi klubak

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 29a

Zestoako Gurutzetik abiatuko dira 09:00etan autoetan, eta ondoren, Arantzazutik oinez joango dira Urbiara. Zegama-Aizkorri mendi lasterketa ikusteko aukera izango dute ibilaldian parte hartzen dutenek.

Urbia.

Zestoako Agiro mendi klubak irteera antolatu du Urbiara, datorren iganderako –ekainak 2–. 09:00etan abiatuko dira Gurutzetik autoetan, eta ondoren, Arantzazutik oinez joango dira Urbiara. Gainera, Zegama-Aizkorri mendi lasterketa egingo dute igandean, eta proba ikusteko aukera izango dute txangoan parte hartzen dutenek. Interesatuek larunbatera –ekainak 1– bitartean eman beharko dute izena, gimnasioan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide