Endoian hiru eguneko festak ospatuko dituzte ostegunetik

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 27a

Zestoa eta Deba arteko Endoia auzoan asentzioak ospatuko dituzte ostegunetik igandera bitartean, eta auzotarrek prest dute egitaraua. Ohiko jarduerak izango dira nagusi aurtengo jaietan ere, eta besteak beste, ekitaldi erlijiosoek, erromeriek eta jan-edan saioek izango dute protagonismoa. Igandean, gainera, egun osoko ospakizunak izango dituzte auzotarrek eta hara bertaratzen direnek, eta heldu zein umeek askotariko jarduerez gozatzeko aukera izango dute. Eguerdian, esaterako, Itziarko dantza taldeak ikuskizuna eskainiko du, eta ondoren, Iago Magoren magia emanaldiaz gozatzeko aukera izango da. Auzo bazkaria egin ondoren, herri kirol saioa eskainiko dute hainbat kirolarik.

Ikusi egitarau zehatza, hemen:

Maiatzak 30, osteguna

- 20:00: Meza.
- Ondoren: Auzo afaria Unai Agirre eta Agin Laburu bertsolariekin eta Ainhoa eta Garaia trikitilariekin.

Ekainak 1, larunbata:

- 23:00: Erromeria Elortza eta Iñakirekin.

Ekainak 2, igandea:

- 11:00: Meza Nagusia.
- 12:00: Itziarko dantza taldea. Ondoren, Iago Magoren saioa. Jagoba eta Maddalen trikitilariek girotuko dute saioa.
- 14:00: Auzo bazkaria.
- 17:30: Herri kirolak: harri jasotze, aizkora, txinga eta ingude saioak.
- 19:00: Lopene ganadutegiko zezenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide