Zestoan hasi dira herritarrak botoa ematen

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 26a

Iritsi da udal, foru eta Europako hauteskundeen eguna, eta dagoeneko hasi dira herritarrak botoa ematen Zestoan. Goiz partean, normaltasuna nagusitu da, eta hauteslekuetan hainbat lagun ikusi ahal izan da botoa ematen; haien artean izan dira Mikel Arregi EH Bilduren alkategaia eta Garikoitz Mendizabal EAJren alkategaia. Arregik Zestoako eskola zaharrean eman du botoa, 09:30 inguruan; Mendizabal, berriz, Arroagoian izan da botoa ematen, 10:30ean.

Zestoan, guztira, 2.763 pertsonak eman dezakete botoa, eta 11 jarleku izango dira zinegotzientzat Udalbatzan. Gaur egun, EAJ ari da gobernatzen Zestoan; sei zinegotzi ditu EAJk, eta bost EH Bilduk. Josetxo Mendizabal da egungo alkatea. 

Hona hemen eskola zaharreako eta Arroagoiko hauteslekuetan ateratako argazkiak:

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide