Eskualdeko bederatzi bertsolarik lortu dute Gipuzkoako Txapelketarako txartela

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 25a

Maiatzean zehar Gipuzkoa Betsotan sailkapen faseko saioak jokatu dituzte 84 bertsolarik, haietako 23 eskualdekoak. 14 saioen ostean, erabakita gelditu dira Txapelketarako txartela lortu duten bertsolariak.

Gaur jokatu dituzte Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko azken saioak Bergaran eta Donostian. 14 saioren ondoren, erabakita gelditu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan kantatuko duten 34 bertsolariak, dagoeneko aurreko txapelketatik sailkatuta zeudenekin batera.

Sailkatutako 34 bertsolarietatik bederatzi dira eskualdekoak: Aitor Salegi, Jokin Uranga, Unai Izagirre, Beñat Jauregi, Oier Aizpurua, Iñigo Mantzizidor, Aitor Urbieta, Oier Etxeberria eta Ainhoa Agirreazaldegi.

Bederatzi bertsolariek irailean izango dituzte hurrengo saioak; orduan hasiok da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide