Hainbat zestoar gaztek babesa adierazi dio EH Bilduri

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 24a

Zestoako plazan hainbat herritar gazte elkartu da, EH Bilduri babesa adierazteko. "Guk argi daukagu, EH Bildu da Zestoako gazteak ondoen ordezkatuko dituen aukera", azaldu dute.

Zestoako gazteek EH Bilduri babesa adierazteko ateratako argazkia. (EH Bildu)

Zestoan hainbat gazte elkartu da plazan, EH Bilduri babesa adierazteko. Gazte horiek argi dute igandean "herritarren etorkizuna" dagoela jokoan, eta horretarako aukerarik onena EH Bildu bozkatzea dela. "Guk argi daukagu, EH Bildu da Zestoako gazteak ondoen ordezkatuko dituen aukera", azaldu dute.

Herriko gazteak daude EH Bilduren zerrendan, eta argazkirako bildutako gazteen arabera, horiek izango dira Zestoako gazteen interesak, beharrak edota kezkak udalera eramango dituztenak. "Gure herriko gazteak herrian bizitzea eta herrian lan egitea nahi dugu, eta horretarako bermeak eta laguntzak ezartzen saiatuko da EH Bildu. Gazteak dira gure herriaren oraina eta etorkizuna. Zestoa, bizia, aktiboa, feminista, berdea… nahi dugu; Zestoa ezkerretik eraiki nahi dugu. Eta hori egiteko aukera bakarra EH Bildu da. Maiatzaren 26an asko dago jokoan. Igandean, gazteok, EH Bildu!", esan dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide