Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Txapelketako finala jokatuko du Jurdan Arakistainek

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 24a

Joseba Altuna izango du bikote zestoarrak. Ekainaren 1ean izango da finala, Andoainen.

Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Txapelketako finala jokatuko du Jurdan Arakistain zestoarrak. Liga urdinean parte hartu du Arakistainek, eta Joseba Altuna bikote duela, Aritz Lertxundi eta Iraitz Huegun pilotarien aurka lehiatuko da finalean. Ekainaren 1ean, larunbata, izango da finala, 18:30ean, Andoainen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide