Atletismo topaketen azken jardunaldia egingo dute bihar, Iraetan

Urola Kostako Hitza 2019ko mai. 24a, 11:14

Benjamin eta alebin kategoriako neska-mutilek parte hartuko dute txapelketan, 09:30ean hasita. Amaieran, sari banaketa izango da.

Ekain Guraso elkarteak antolatutako atletismo topaketetako irudia.
Atletismo topaketen azken jardunaldia egingo dute Iraetako futbol zelaian, bihar, larunbata. Bertan benjamin eta alebin kategoriako neska-mutilek parte hartuko dute. Aurtengo hirugarren eta azken jardunaldia izango da biharkoa.
 
Joan den astean bezala, 09:30ean hasita, Zestoako eta Zumaiako ikastetxeetako neska-mutilek hainbat proba egingo dituzte: 60 metro, eta 60 metro hesiak, pisu jaurtiketa, altuera, jabalina jaurtiketa eta lasterketa luzea. Bukatzeko, erreleboen lasterketa egingo dute. Gainera, proba guztien amaieran, sari banaketa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide