Auto baten eta txirrindulari baten arteko istripua izan da Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko mai. 23a, 12:40

N-643 errepidean gertatau da ezbeharra, 11:50 inguruan. Txirrindulariak sorbaldan min hartu du, eta Donostia Ospitalera eraman dute.

Auto baten eta txirrindulari baten arteko istripua izan da Zestoan, 11:50 inguruan. N-643 errepidean gertatau da ezbeharra, 31,5. kilometroan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, txirrindulariak sorbaldan min hartu du, eta Donostia Ospitalera eraman dute. Ertzaintzak trafikoa bideratu behar izan du, baina dagoeneko normaltasunez dabiltza ibilgailuak gune horretan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide