2019ko Zestoako Txokoko Pilota Txapelketa datorren maiatzaren 28an hastea aurreikusten dute antolatzaileek, eta dagoeneko txapelketan parte hartu nahi duenak eman dezake izena Koiote tabernan; maiatzak 25, larunbata, izango da lehiaketan izena emateko azken eguna. Txapelketan parte hartu nahi duen bikote bakoitzak 10 euro oraindu beharko ditu.