Atzo ospatu zituzten aurtengo San Isidro jaiak Arroabean. Jan-edanaz ondo hornitutako egitaraua zuten prest arratsalderako eta gauerako, eta eguraldiak asko lagundu ez arren, festara inguratu zirenek giro ederrean ospatu ahal izan zuten. Sagardo eta ardo dastaketa zen egitarauaren lehen hitzordua; pilotalekuan egin zuten dastaketa, babesean. Gauean, berriz, afari herrikoia ospatu zuten Ederki elkartean, eta 40 bat lagun elkartu ziren bertan. Afaldu ondoren, festa luzatu nahi izan zutenek izan zuten horretarako aukera, disko festarekin.
Hemen, Arroabeko Festa Batzordekoek atzo ateratako argazkiak: