Zestoako EH Bilduk hautes zerrenda eta agintaldi berrirako asmoak aurkeztuko ditu gaur

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 17a

Zestoako EH Bilduk datozen udal hauteskundeetara begirako ekitaldi nagusia egingo du gaur, ostirala, udaletxe azpiko arkupeetan, 19:30ean hasita. Ondoren, han bildutako guztiek argazkia aterako dute, eta ekitaldia amaitzeko, txotxa eta pintxoak izango dira.

Zestoako EH Bilduk datozen udal hauteskundeetarako osatu duen taldea. (Zestoako EH Bildu)

Zestoako EH Bilduk ekitaldi nagusia egingo du gaur, ostirala, udaletxe azpiko arkupeetan, 19:30ean hasita. Koalizioaren zerrendako kideek agintaldi berrirako asmoak, nahiak eta erronkak azalduko dituzte bertan. Ondoren, han bildutako guztiek argazkia aterako dute, eta ekitaldia amaitzeko, txotxa eta pintxoak izango dira.

Datorren agintaldiak "herritarren agintaldia" izan behar duela nabarmendu du Zestoako EH Bilduk: "Udala herritarrengana hurbiltzea ezinbestekoa da". Hori dela eta, hautes zerrenda herriko zenbait eremutan lanean dabiltzan pertsonekin osatu duela nabarmendu du koalizioak. "Esperientzia eta gaztetasuna uztartu ditugu, eta orain arte bakoitzak bere eremuetan agertu duen konpromisoa udalean erakusteko ordua iritsi da. Guk herrigintzan sinesten dugu, udalak herritarren tresna izan behar du", adierazi du EH Bilduk.

Zestoa "denon artean" hobetu behar dela adierazi du koalizioak. "Pertsonak eta ingurumena erdigunean jarriz gure herria ezkerretik eraiki nahi dugu. Beste eredu bat posible da", erantsi du EH Bilduk.

Irakurri hemen UROLA KOSTAKO HITZAk Zestoako EH Bilduren zerrendaburuari egindako elkarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide