Otaegik eta Txapartegik euskal pentlatoia jokatuko dute igandean, Astigarragan

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 16a

Guztira, zazpi kirolari lehiatuko dira Perurenako frontoian jokatuko duten txapelketan, eta honako proba hauek egin beharko dituzte: 15 aldiz 100 kiloko bola altxatzea, 400 kiloko harriarekin bi plaza osatzea; kanaerdiko enborra moztea; 50na kiloko txingekin sei plaza osatzea; eta kilometro bat korrika egitea.

Datorren igandean, hilaren 19an, euskal pentlatoia jokatuko dute Astigarragako Zamalbide auzoko Perurenako frontoian, eta norgehiagoka horretan lehiatuko dira Jagoba Otaegi eta Luis Txapartegi harri-jasotzaile eta aizkolari aizarnarrek. 15 aldiz 100 kiloko bola altxatzea, 400 kiloko harriarekin bi plaza osatzea; kanaerdiko enborra moztea; 50na kiloko txingekin sei plaza osatzea; eta kilometro bat korrika saioa. Lan horiek bete beharko dituzte 18:00etatik aurrera Perurenako frontoian jokatuko dute proban, eta Otaegi eta Txapartegirekin batera lehiatuko dira honako bost kirolari hauek: Beñat Amade, Joseba Otaegi eta Unai Ardeo Zaldua aizkolariak eta Iñaki Errazkin eta Xabier Ariztegi Santxin harri-jasotzaileak.

San Isidro festen barruan jokatuko dute txapelketa, eta ondoren, Emarri taldeak marka saiakera egingo du 600 kiloko harriarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide