Martxoan kale horretan egin zituzten obrak behin betiko bukatzeko, Ipintza kalea asfaltatzeko lanak hastear daudela iragarri du gaur bertan Zestoako Udalak. Hain zuzen ere, oharra plazaratu du udalak, bihartik (asteartea) aurrera, eta lanak tarteko, Ipintzan ibilgailurik ezingo dela aparkatu jakinarazteko.
Besteak beste, aparkalekuak berritzeko lanak egin zituzten martxoan Ipintza kalean. Orduan aurreratu zuen udalak maiatza arte ezingo zituztela obrak behin betiko bukatu, zorua asfaltatu behar zuen enpresak hil honetara arte ezingo zituelako lanok egin.