Mus txapelketa jokatuko dute ostiralean Zestoako Ipintza elkartean

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 13a

22:30ean hasiko da lehia, eta 22:00etan eman beharko da izena, elkartean bertan. Izen-ematea doakoa da, eta hainbat sari izango da lehen sailkatuentzat.

XXVIII. Patxalo mus txapelketa jokatuko dute datorren ostiralean, maiatzak 17, Zestoako Ipintza elkartean, 22:30ean hasita. Parte hartzea nahi dutenek 22:00etan eman beharko dute izena, elkartean bertan. Txapelketan lehiatzeko ez dago ezer ordaindu beharrik, eta hainbat sari izango da lehen sailkatuentzat: lehen bikoteak txapela eskuratuko du; bigarrenak, bi lagunentzako afaria; eta hirugarrenak eta laugarrenak, ardo botilak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide