Hainbat herritar gogoz aritu da korrika emakume etorkinen Malen etxearen alde. Zestoako Bargaztak talde feministak antolatu du lasterketa 3.000 baietz! lelopean, eta zestoarrek bat egin dute aldarriarekin. Ume, zahar eta heldu Sastarrainetik Zestoara lasterka eta oinez ibili dira Malen Etxeak bere helburua lor dezan; diru falta du Malen etxeak, eta kinka larrian dago proiektua, etxepeko obrak tarteko, elkarteak 3.000 euro ordaindu behar ditu.
Sastarrainen hasi da lasterketa, eta behin Zestoara helduta lasterketa irabazi dutenen izenak eman dituzte antolatzaileek. Emakumeetan azkarrena Maialen Larrarte izan da, eta gizonetan, berriz, Pedro Cabanillas. Irabazleen saria banatu ostean, lasterketa solidarioan parte hartu duten herritar guztien artean hainbat opari zozketatu dute antolakuntzako kideek. Behin sariak banatuta, mokadutxoa egiteko tartea ere izan dute parte hartzaileek.
Hona hemen 3000 baietz! lasterketa solidarioko argazki bilduma: