Zestoa Futbol Taldea zuzendaritza batzorde berriaren bila dabil

Urola Kostako Hitza 2019ko mai. 11a, 11:27

Zuzendaritza batzorde berria osatzeko deialdia egin du Zestoa Futbol Taldeak. Zuzendaritza batzorde berririk osatu ezean, futbol taldeen gaineko azken erabakiak ekainean hartu ditu taldeak.

Zestoako talde guztiak Iraetan. (Danbolin)

Zestoa Futbol Taldeak zuzendaritza batzordea berritzeko asmoa adierazi du ohar bidez. Denboraldia amaitu bezain laster utziko dio egun dagoen zuzendaritza taldeak jardunari, eta datozeen urteetan "lan egiteko prest" dagoen jendearen bila dabilela adierazi du taldeak. Zuzendaritza batzordeak azaldu du "prestutasun guztia" izango duela batzordera batu nahi duen jendearekin, eta batzorde berririk osatu ezean, futbol taldeen gaineko azken erabakiak ekainean hartuko direla gaineratu du. 

Zuzendaritza batzordeak "eskerrak" eman nahi dizkie urte hauetan guztietan beraiekin batera lanean ibili diren "guraso, entrenatzaile, delegatu, epaile eta laguntzaileei".

Zuzendaritza batzorde berriko kide izan nahi duenak, edo xehetasun gehiagoren berri izan nahi duenak 628198680 telefonora deitu beharko du. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide