Aizarnako eskolako umeak, zirkuko artista bihurtuta

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 10a

Zirku koloretsuaz gozatzeko aukera izan zuten Aizarnako herritarrek atzo, osteguna. Aizarnako eskolako ikasleak ekilibrista, akrobata, trapezista eta mago bilakatu ziren besteak beste egun batez, eta 50 bat lagunen aurrean sekulako ikuskizuna eskaini zuten. Zirkua amaitzean, etxetik bakoitzak ekarritako produktuekin osatutako otarra zozketatu zuten herritarren artean.

Hona hemen Aizarna fantastik zirkuko argazki bilduma. (Argazkiak: Manex Beristain)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide