Zestoako Bainuetxea.
Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren baitan, Zestoako Bainuetxean bisita gidatua egingo dute datorren igandean, hilak 12. Plazan hasiko dute bisita 12:00etan. “Zestoa, bainuetxearen hiria” lelopean, XVIII. mendearen amaieratik gaur egunera arte, herriak izan duen "distira eta oraina" gogoratuko dituzte bisitan. Antolatzaileek adierazi dutenez, Zestoak "bizitasun handia" izan du urte hauetan guztietan bere "ur sendagarriei" esker.
Bisitarako aurrez eman behar da izena, eta parte hartu nahi duenak, info@ignaziotarlurraldea.com helbidera idatzi beharko du edo 943 15 18 78 telefonora deitu.