San Isidro festak ospatuko dituzte maiatzaren 18an Arroabean

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 9a

Besteak beste, sagardo eta ardo dastaketa, afaria eta disko festa egingo dituzte. Afarirako izena maiatzaren 15a bitartean eman ahal izango da.

Iazko afariko irudia.

Arroabean San Isidro festak ospatuko dituzte maiatzaren 18an, zapatuan. Egitarau oparoa prestatu dute egun horretarako; izan ere, besteak beste, sagardo eta ardo dastaketa, afaria eta disko festa egingo dituzte. Maiatzaren 15a, asteazkena, bitartean eman ahal izango da afaritarako izena WhatsApp bidez edo Txomin tabernara edo Ederki elkartera bertaratuta. Honako menua izango da afarian: entsalada, kroketak, otarrainxkak, sahietsak patatekin, postrea, kafea eta txupitoa; umeentzat, berriz, kroketak, solomoa patatekin, helatua eta edaria. Helduek 22 euro ordaindu beharko dute afaria, eta umeek hamar euro.

Hona hemen egitaraua:

Maiatzak 18, larunbata

18:00. Sagardo eta ardo dastaketa.

21:00. Afaria, Ederki elkartean.

00:00. Disko festa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide