XIX. Ibilaldi Neurtua egingo dute ekainaren 16an, Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 8a

Agiro mendi elkarteak antolatu du ibilaldia, Zestoako Udalaren laguntzarekin. Herritarrek 28 eta 19 kilometroko ibilbideak izango dituzte aukeran, eta dagoeneko eman dezakete izena, Internetez.

Zestoako Agiro mendi elkarteak Zestoako Udalaren laguntzarekin antolatzen duen XIX. Ibilaldi Neurtua egingo dute ekainaren 16an, eta ohi bezala, klubak bi ibilbide prestatu ditu; bata luzea, eta bestea motza.

28 kilometrokoa izango da lehenengoa, eta besteak beste, Endoiako gurutzea, Arroagoia, Presalde, Otzarreta gaina, Aittola, Kakute, Triku Sakona eta Agitta zeharkatuko dituzte, eta Zestoko plazan amaituko dute ibilbidea; ibilbide motza, berriz, 19 kilometrokoa izango da, eta horiek ere Endoiako gurutzea, Arroagoia, Presalde eta Otzarreta gainetik igaroko dira, baina handik Sastarraingo bidea hartuko dute, eta horiek ere herriko plazan amaituko dute martxa. 07:00etan hasiko da ibilbide lutzeko ibilaldia, eta martxa motza aukeratzen dutenek ordubete beranduago ekingo diote ibilbideari.

Ibilaldi neurtuan parte hartzeko dagoeneko eman daiteke izena, herrikrosa.com helbidean. Herritarrek ekainaren 14ra bitartean eman ahal izango dute izena, 12 eurotan. Egunean bertan ere izango da horretarako aukera, baina orduan 15 euro ordaindu beharko dute. Parte hartzaile bakoitzak kamiseta bat jasoko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide