Atletismo topaketen lehen jardunaldia egingo dute larunbatean, Iraetan

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 7a

Zestoako Atletismo Taldeak antolatuta, maiatzeko lehen hiru larunbatetan egingo dituzte topaketak, Iraetako futbol zelaian. Zestoako eta Zumaiako ikastetxeetako benjaminak, kimuak eta infantilak elkartuko dira hainbat proba egiteko.

Datorren larunbatean, hilaren 11n, hasiko dira Zestoako Atletismo Taldeak urtero prestatzen dituen atletismo topaketak. Ohi bezala, datozen hiru larunbatetan Iraetako futbol zelaian elkartuko dira benjaminak, kimuak eta infantilak, 09:30etik aurrera.

Zestoako eta Zumaiako ikastetxeetako neska-mutilek parte hartuko dute jardunaldietan, eta horiek hainbat proba egingo dute, hala nola, lasterketa motzak eta luzeak, pisu jaurtiketa, xabalina probak, altuera jauziak eta hesi-lasterketak. Horrez gain, errelebo-lasterketekin amaituko dituzte saioak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide