'Erlea eta erlezaintza' hitzaldia izango da asteazkenean Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 6a

Datorren asteazkenean, maiatzak 8, 'Erlea eta erlezaintza' hitzaldia izango da Portale kulturgunean. 19:00etan hasiko da hitzaldia.

Bidatz Sasiain biologoak erleen eta erlezaintzaren inguruko hitzaldi bat emango du Zestoako Portale kulturgunean datorren astezkenean, hilak 8, 19:00etan hasita. Portale kultur elkarteak antolatu du hitzaldia. Osabi Naturala marka sortu du Sasiainek, eta kosmetika naturala eta erleen mundua uztartzen ditu bere laborategian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide