Giro ederra nagusitu da Ibañarrietako festetan

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 6a

Ibañarrieta auzoko jaiak ospatu dituzte asteburuan zehar, eta hainbat ekitaldirekin gozatu ahal izan dute auzotarrek. Ostiralean izan zuten festetako lehen eguna; pintxo potea eta auzo afaria egin zituzten. Atzo, igandea, jarraitu zuten ospakizunekin, eta hainbat ekintza izan zituzten auzoan: Idiakaitz txistulari taldearen kalejira, meza, bertso saioa Aner Peritz eta Aimar Sorazu bertsolariekin, herri kirol saioa –Goenatxo III.arekin, Eneko Otañorekin eta Mikel Larrañagarekin–, eta ume jolasak.

Hona hemen atzoko irudiak:

(Argazkiak: Karmelo Mendizabal)

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide