Zestoako haurrek erruz astindu dituzte danborrak arratsaldean. 18:00etan ekin diote danborradari, eta herriko kaleetan barrena ibili dira herriko haurrak. Eguraldia lagun, giro ederra nagusitu da Zestoan. Gurutzean egin dute lehen geldialdia, eta ondoren, herriko plazara jarraitu dute haurrek.
Santa Kutzak ospatzen jarraituko dute zestoarrek bihar arte. Hona hemen egunotako egitaraua:
- Gaur, ostirala.
- 19:30etik 21:00etara eta 22:30etik 00:00etara, Fand&Go musika taldea.
- Maiatzaren 4a, larunbata.
- 18:00etan, Gipuzkoako Herriarteko txapelketa kiroldegian, (zozketak horrela erabakita Zestoak lehen kanporaketa Aretxabaletaren aurka jokatuko du). Zestoako taldea ordezkatuko duten pilotariak, hauek izango dira:
Kadeteak: Mattin Eizagirre, Xabat Sasiain eta Oier AlonsoJubenilak: Ibai Olaizola; Julen Odriozola eta Ibai SalegiNagusiak: Adonis Gelis eta Unai Salegi
- 18:00etan, Gipuzkoako Herriarteko txapelketa kiroldegian, (zozketak horrela erabakita Zestoak lehen kanporaketa Aretxabaletaren aurka jokatuko du). Zestoako taldea ordezkatuko duten pilotariak, hauek izango dira:
Ikusi hemen gaur arratsaldean egindako argazki bilduma:
[flickr_set id="72157708245937695"]