https://www.youtube.com/watch?v=yyZnZSw5DTY
Danbor hotsarekin hasi dituzte zestoarrek Santa Kutz jaiak. Atzo, osteguna, helduen danborrada egin zuten, 22:30ean hasita, eta ohi bezala, giro polita nagusitu zen herriko kaleetan. Honako talde hauek atera ziren danborradan: Ipintza eta Lauiturri Zumai txarangaz lagunduta; Aldrebesak eta Atabalak Azpeitiko Udal Musika Bandarekin; Trapuzarrak eta Zitxontarrak Ustekabe txarangarekin; eta Gure Txokoa eta Gaztetxea Zestoako bandarekin. Herriko kaleetan barrena ibili ziren danbor-jotzaileak, eta ohi bezala, 00:00etan, plazan elkartu ziren guztiak.
Gaur eta bihar ere festarekin jarraituko dute Zestoan. Honako hau da egunotako egitaraua:
- Gaur, ostirala.
- 10:30ean, Idiakaitz Txistulari taldearen diana.
- 12:00etan Meza nagusia Milagrosako kaperan.
- 18:00etan, umeen danborrada.
- 19:30etik 21:00etara eta 22:30etik 00:00etara, Fand&Go musika taldea.
- Maiatzaren 4a, larunbata.
- 18:00etan, Gipuzkoako Herriarteko txapelketa kiroldegian, (zozketak horrela erabakita Zestoak lehen kanporaketa Aretxabaletaren aurka jokatuko du). Zestoako taldea ordezkatuko duten pilotariak, hauek izango dira:
Kadeteak: Mattin Eizagirre, Xabat Sasiain eta Oier AlonsoJubenilak: Ibai Olaizola; Julen Odriozola eta Ibai SalegiNagusiak: Adonis Gelis eta Unai Salegi
- 18:00etan, Gipuzkoako Herriarteko txapelketa kiroldegian, (zozketak horrela erabakita Zestoak lehen kanporaketa Aretxabaletaren aurka jokatuko du). Zestoako taldea ordezkatuko duten pilotariak, hauek izango dira:
Hona hemen atzo gaueko danborradan hartutako irudiak:
[flickr_set id="72157680213919378"]