Lore jangarrien eta kimuen ikastaroa eskainiko dute Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 2a

Kutxa Ekoguneak eta Zestoako Udalak Furgobaratza zerbitzua eskainiko dute datorren ostegunean Iraetan, hilaren 9an, eta horren barruan, lore jangarrien eta kimuen inguruko tailerra eskainiko dute auzoan dauden baratze publikoetan. Antolatzaileen esanetan, loreak eta kimuak gero eta gehiago erabiltzen dira sukaldaritzan, eta horiek nola erabili daitezkeen azalduko dute ikastaroan. 18:00etatik 20:00etara elkartuko dira baratzeetan, eta loreak eta kimuak dastatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Doako saioa izango da.

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide