Bayonne Live musika lehiaketa irabazi du Zestoako Rodeo taldeak

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 1a

Baionako Le Magneto aretoan egin zuten lehiaketaren finala joan zen ostiralean, eta Rodeo izan da lehiaketaren seigarren edizioaren irabazlea, epaimahaiak hala erabakita. 900 euro eta ekainean Parisen egingo den Fête de la Musique nazioarteko jaialdian aritzeko txartela eskuratu ditu Zestoako musika taldeak.

Bayonne Live musika jaialdia irabazi zuen ostiralean Zestoako Rodeo taldeak. Hain zuzen ere, Baionako Le Magneto aretoan egin zuten lehiaketaren finala, eta Rodeo, Billiz eta Black Stream taldeek ordu erdiko kontzertu bana eskaini zuten bertan. Epaimahaiak hala erabakita, Rodeo izan da aurtengo edizioko talderik onena, eta taldeko musikari zestoarrek 900 euroko diru saria eta ekainean Parisen egingo den Fête de la Musique nazioarteko jaialdian kontzertua eskaintzeko txartela eskuratu zituzten.

Hainbat musika taldek parte hartu dute Bayonne Live musika jaialdiaren seigarren edizioan, eta epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako dozenaka taldeetatik sei hautatu zituen bigarren faserako. Finalerdiak igarota, hiru taldek lortu zuten finalerako txartela, tartean Rodeok.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide