Ibañarrieta auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 30a

Ostiralean, maiatzak 3, hasiko dira Ibañarrieta auzoko jaiak. Auzo afaria eta herri kirolak izango dira auzotarrek antolatu dituzten ekitaldien artean, besteak beste.

Urtero legez, Ibañarrieta auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburuan zehar, eta hainbat ekitaldi antolatu dute auzotarrek egun hauetarako. Ostirala, maiatzak 3, izango da festen lehen eguna; 20:00etan pintxo poteoarekin hasiko dira jaiak. Igandean, maiatzak 5, bertso saioa eta herri kirolak izango dira beste hainbat ekitaldiren artean herritarren gozamenerako. Auzoko plazan izango dira ekitaldi guztiak.

Honakoa da Ibañarrietako jaien egunez eguneko egitaraua:

  • Maiatzaren 3a, ostirala.
    • 20:00etan, pintxo poteoa eta zapo jokoa.
    • 21:30ean, auzo afaria.
  • Maiatzaren 5a, igandea.
    • 11:30ean, Idiakaitz txistularien taldearen kalejira.
    • 13:00etan, Meza santua Kristo ermitan.
    • 13:30ean, bertso saioa, Aner Peritz eta Aimar Sorazu bertsolariekin.
    • 18:00etan, herri kirolak. Harriarekin, Goenatxo III, eta aizkorarekin Eneko Otaño eta Mikel Larrañaga.
    • Herri kirolen ondoren, ume jolasak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide